Abenduaren 14an Bigkarting Vitoria enpresak karting indoor lasterketa antolatu zuen brbkarts Yamaha auto berriekin, 300 zentrimetro kubikokoak.
Sailkapen bi txanda egin zituzten eta 20 lagunek parte hartu zuten. Borja Mansurik denbora onena eskuratu zuen eta beste 9 parte-hartzailerekin igaro zen finalera.
Finalean irteera txarra egin zuen eta, ondorioz, 15 itzuli egin zituen lehenengo 3 sailkatuekin lehian. Azkenik, 2. postua lortu zuen. Saul Castrillok izan zen 1. sailkatua eta Alfredo Barreirok gurutzatu zuen gero helmuga.