Ospakizunak abiatu zituzten larunbat goizean Aranzadiko hitzaldiarekin, Babion egin dituzten indusketen emaitzak azaltzeko. Arratsaldean Mus Txapelketari ekin zioten eta igandean Aiara Dantza Taldeko kideek bete zuten herria.
Datorren larunbatean egun osoko jarduera izango dute eta tortilla txapelketan, odoloste dastatze herrikoian edota dantzaldian parte hartzeko parada egongo da.
Argazkiak: Eneko Toquero eta Izoriako Administrazio Batzarra