San Babilas eta San Antonio ospatuko dituzte Aiaran urtarrilean

Aitor Aspuru Saez 2019ko urt. 10a, 07:10
Jaiak herritarrak batzeko aitzakia dira urte hasierako egun hotzetan. / Izoriako Administrazio Batzarra

Olabezar eta Maroñoko ospakizunei ez ezik, Izorian ere jaien azken txanpari ekingo diote asteburu honetan.

Urte hasiera hotza berotu nahi dute Aiaran jaiak baliatuta. Hasteko, Izoriako jaien azken eguna izango da asteburu honetan, urtarrilaren 12an, larunbatean, alegia.

10:00etan tortilla txapelketa hasiko da eta antolakuntzak emango dizkie arrautzak, patatak eta tipula parte-hartzaileei. 20:00etan herri odoloste jana abiatuko dute. 22:00etan Diskodantzaren unea helduko da eta 23:00etan suziriak jaurtiko dituzte. Goizeko bostetan parrandan daudenek agurtuko dituzte ospakizunak, odolostearen jaitsierarekin.

San Antonio
Maroñon sanantonioak izango dira urtarrilaren 17an, ostegunean. 13:00etan meza eta luntxa egingo dute eta 21:00etan, ordea, dantzaldiaren ordua helduko da Oteguiren eskutik.

San Babilas
Olabezarren ere egitaraua prestatu dute San Babilas jaien harira. Urtarrilaren 24an, ostegunean, txupinazoa jaurtiko dute 10:00etan eta 12:00etan meza eta luntxa gauzatuko dute trikitiaren doinuak lagunduta. 13:30ean zozketaren txanda izango da eta 17:00etan briska txapelketa abiatuko dute.

Larunbatean patata tortilla txapelketa izango da ekintza nagusia, 17:00etan. Igandean, aldiz, mus txapelketak jokalariak erakarriko ditu 21:00etan, ospakizuna suziriekin amaitzeko gero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide