Aiarako Udalak autobusa antolatu du Biltokia kultura elkartearekin batera Donostiko Lilatoia lasterketa ospetsuan parte hartzeko. Otsailaren 23 baino lehen eman beharko da izena. Apuntatzeko bi modu egongo dira, telefonoz deituta (652744498) edota aiarakobiltokia@gmail.com helbidera mezua bidalita. "Lilatoian parte hartzeko edo laguntzera joateko" deia luzatu dute ekimenaren sustatzaileek.
Bidaiaren prezioa 5 eurokoa izango da, eta lasterketarena 11 eurokoa. Ibilbideak 5 kilometro izango ditu aurten ere, eta milaka lagun elkartzea aurreikusi dute, iragan edizioetan bezala. Probari dagokionez, 10:30ean abiatuko da. Partaideek kamiseta bana jasoko dute. Ibilbidearen informazio gehiago eta xehetasunak webgunean kontsulta litezke.