Euria egin arren, giro onean egin dute Etxaurren Krosa

Laura Guerrero 2019ko ots. 11a, 08:47

Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak atzo antolatu zuen kros proba, 10:00etan. XXIX. edizioa izan da aurtengoa, eta neska-mutil ugarik hartu dute parte.

Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak jakinarazi du atzoko kros lasterketak ohiko partaidetza izan zuela, nahiz eta eguraldia petrala izan. Kirolariek aurre egin zioten ibilbide gogorrari, lokatz ugariari eta euriari.

Adin eta sexuaren arabera bereizi zituzten korrikalariak. 2005-2006an jaiotakoak izan ziren korrika egiten lehenak, eta 2007-2008 urte bitartekoen txanda iritsi zen jarraian. 2009-2010 artekoena izan zen hirugarren lasterketa.

Proba herrikoia, berriz, 12:00etan burutu zuten. Adin guztietakoek elkarrekin osatu zuten 500 metroko ibilbidea. Helduek, baina, 3.500 metroko lasterketari egin diote aurre. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide