Aiarako Jaietako kartel lehiaketa abiatu du udalak. Martxoaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko epea. Hiru tokitan entregatu ahalko dira lanak: Aiarako Udaletxean, Luiaondoko bulegoan eta Etxaurren Ikastolan.
Bi kategoria egongo dira: helduena eta haurrena. Lehen modalitateko irabazleak 200 euroko txekea jasoko du. Bigarren kategoriakoak, aldiz, 50 eurotan baloratutako eskola materiala izango du saritzat.
Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira. Parte hartzaileek gutun-azal batean sartu beharko dituzte euren datuak.
Estilo anitzetako lanak
Tokiko erakundeak jakinarazi du edozein estilotako lanak onartuko dituztela: marrazkiak, argazkiak, collageak... Hori bai, neurri zehatz batzuk izango beharko ditu: 80 zentimetroko altuera eta 60ko zabalera.
Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak. Hau izan zen iaz irabazi zuen kartela:
