Bi bideak moldatu eta seinaleztatu dituzte. Lehenak 6,91 kilometroko luzera du eta Guda Zibileko aztarnak ditu hizpide. Gerra horretako lubakietatik eta Etxaurrengo ermitatik igarotzen da. Bide hori osatzen dutenek basoak zeharkatu eta Maroñoko urtegia eta Gorobel mendilerroa ikusi ahalko dituzte, besteak beste.
Bigarren bideak Izoria, Etxaurren eta Arespalditza lotzen ditu, 7,5 kilometroko ibilbidea osatuta. Baserriez, Txabarriko dorreaz edota Atxatarren etxeaz gozatu ahalko dute txangozaleek.
9.000 euro baliatu ditu udalak aipatutako lanak egiteko. Baina diru guztia ez du tokiko erakundeak jarri, 3.430,08 euroko diru-laguntza jaso baitute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskutik.
Bide gehiago datozen urteetan
Udalaren helburua da datozen urteetan bide gehiago egokitzea ibilbide-sare bat osatzeko eta, modu horretan, Aiaraldeko zein eskualdetik kanpoko jende gehiago erakartzeko.