Atzo 20:15ak aldera suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten Aiarako etxe batean, Beotegin, hain zuzen. Jabeak erosketak egitera joan ziren eta itzultzean topatu zuten etxe osoa kez beterik.
Larrialdiko zerbitzuei deitu ostean, suhiltzaileak bertaratu ziren eta tximinia hozteari ekin zioten. Berez, horrek saihestu zuen ke gehiago sortzea eta, aldi berean, sua ez piztea.