Administrazio izapide gidaliburua plazaratu du Aiarako Udalak www.aiarakoudala.eus web orrialdean. Administrazio prozedura bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa bildu dute bertan. Hurrengo datuak zehazten dira hainbat fitxa baliatuta:
- Prozedura nork hasi dezakeen.
- Ezartzen zaion legea.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa (kasu bakoitzean bete beharreko dokumentu arautuak ere eskainiko dira).
- Ebazpenerako epeak, besteak beste.
Udalak uste du izapidearekin erlazionatutako dokumentazioaren kontsultak, administrazio publikoa hobetzeaz gain, kudeaketaren gardentasunari lagunduko duela.