Ertzaintzak azaldu du 18:50ak aldera jazo dela ezbeharra. A-625 errepidean, Aianox enpresatik gertu, bi autok talka egin dute Laudiorako norabidean.
Hiru lagunek zauriak izan dituzte eta larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Oraindik errepidean lanean ari dira gertakariaren inguruan, eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.