Ibilgailu elektriko bat probatzeko aukera emango die udalak bizilagunei

Erredakzioa 2019ko mar. 7a, 07:00

Auto elektrikoak probatzeko aukera emango dute.

Horrez gain, mugikortasun elektrikoari buruzko hitzaldia antolatu du Aiarako Udalak larunbaterako, Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean.

Aiarako bizilagunek auto elektriko bat probatzeko aukera izango dute. Ibilgailua datozen hiru hilabeteetan egongo da herritarren eskura.

Astelehenetan Luiaondon egongo da 9:00etatik 12:00etara, eta ostiraletan Arespalditzan 9:00etatik 14:00etara. Bi herri horietako udal bulegoetan txanda eskatu beharko dute kotxea erabili nahi dutenek.

Horrez gain, mugikortasun elektrikoari buruzko hitzaldia antolatu du Aiarako Udalak. Larunbat honetan -martxoak 9- izango da solasaldia, 11:30etik 13:30etara Luiaondoko Otueta gizarte etxean.

"Mugikortasunaren etorkizunaz hitz egingo dugu. Ibilgailu elektrikoen berezitasun guztiak azalduko dira, eta horietako bat probatzeko aukera egongo da", aurreratu du tokiko erakundeak.

Aldaketa klimakikoaren aurkako Asteklima egitasmoaren barruan antolatu ditu udalak probaldia eta asteburuko solasaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide