2019/04/23 10:00

Aiarako Udala | Arespalditza | Haurrentzako jarduera

Jolas Txokoak

10:00

Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte. 

Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon.

Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian.

Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa