“Jolas txokoak” programaren edizioan izena emateko epea, martxoaren 29ra arte irekita

Aitor Aspuru Saez 2019ko mar. 21a, 07:00
2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeei dago bideratua egitasmoa. / Aiaraldea.eus

Apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian, Arespalditzan eta Luiaondon.

Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte.

Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon.

Izen ematea
Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian.

Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide