Martxoaren 20an hasi eta apirilaren 13an amaituko da Laburbira jaialdiaren XVI. edizioa. 35 herritatik igaroko da film laburren zirkuitua. Arespalditza izango da herri horietako bat. Apirilaren 4 eta 5ean proiektatuko dituzte filma laburrak bertan, 19.30ean udaletxeko aretoan. Pelikulak ikusteko soilik ez, horien inguruan hitz egiteko parada ere egongo da, jaialdiko lanetako baten zuzendariak diren Iker Maguregi eta Andrea Martinez bertaratuko baitira apirilaren 5eko proiekziora.
Bederatzi filma
Bederatzi filma ikusteko aukera egongo da. “Maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi
animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroako istorio bat, magia, intriga
eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena”, aurreratu dute antolatzaileek. Nabarmendu dutenez, lan gehienak sortzaile gazteek eginikoak direla, “eta bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak”.