Bart goizaldean sutea egon da Madarian. Baserri bat kiskali da, eta 5 laguneko familia kanpora atera behar izan dute. "Goizalde honetan sute suntsikor batek eskolako familia baten etxebizitza hondatu du", adierazi dute Etxaurren Ikastolako kideek. Guraso Elkartearekin eta Aiarako Udalarekin batera oharra plazaratu dute familia laguntzeko.
Hiru bilketa puntu egongo dira: Etxaurren Ikastola, Aiarako udaletxea eta Luiaondoko Zentro Soziala. Honakoak dira komunitateari eskatu dizkieten elementuak, "familiarentzat lagungarri izan daitekeen edozerrekin batera".
- Ohe jantziak (izarak eta mantak)
- Eskuoihalak
- Umeentzako arropa: 14 edo S taila batetik, eta 8 urteko haurren arropa bestetik
- Umeen oinetakoak: 33 eta 39 zenbakiak
- Sukaldeko tresnak
- Jostailuak
- Garbiketa pertsonalerako produktuak
Horrez gain, dirua biltzeko kontu korrontea jarri dute: ES 26 3035 0045 2504 5008 0647