Deportivo Alavesek C.D Leganesen aurka jokatuko duen partidua ikusteko 15 sarrera oparituko ditu Aiarako Udalak udalerrian erroldatuak dauden pertsonen artean. Apirilaren 7an izango da norgehiagoka, 12:00etan Mendizorrozako estadioan.
Interesdunak, baina, bizi aritu beharko dira, gaur 15:00etan amaitzen baita sarrerak eskatzeko epea. Udaletxera joan, 945 399 013 telefonora deitu edo web@aiarakoudala.eus helbidera mezu bat bidali beharko da horretarako, izen-abizenak eta telefono zenbakia aipatuta. Zozketa egingo dute izena ematen duten guztien artean.