Liburu eta bideo feministak maileguan hartzeko aukera emango du Emakumeen Gelak

Aitor Aspuru Saez 2019ko api. 22a, 07:00
Angela Davis egilearen liburuak ere eskuratu daitezke Emakumeen Gelan./ Wikipedia

Aiarako Udalak jakinarazi du mailegu zerbitzua abian jarri duela Emakumeen Gelan dauden bideoak eta testuak har ditzaten interesdunek.

Arespalditzako Emakumeen Gelak dituen materialak ahalik eta gehien zabaltzeko, Aiarako Udalak hartu du bere gain mailegu zerbitzua. Bertan ipuinak, eleberriak, dibulgazio liburuak eta bideoak dituzte, betiere berdintasunari eta feminismoari buruzkoak. Zerrenda osoa hemen ikus daiteke.

Berez, tokiko erakundearen prozedura hurrengoa izango da:

  • Zerrendako liburua edo liburuak aukeratu eta berdintasun teknikariari deitu -686 587 889- edo idaztea -cayala.miren@ayto.araba.eus-, erabiltzailearen eta liburu edo bideoaren datuak emateko.
  • Eskaria egin ondoren, erantzuna jasoko da libre dagoen esateko eta nola jaso zehazteko.
  • Itzultzeko ere sistema bera erabiliko da.

Zehazki, materialen zerrenda osoa hurrengoa da. Liburuak:

Abc feminista. Escarolota
Antropología del cuerpo. Mari Luz Esteban Galarza
Arraroa. Ainara Azpiazu Aduriz
Arrosa eta leuna. Adela Turin
Azala erre. Daniele Sarriugarte Mochales
Bestiario secreto de niñas malas. Miryam Cameros Sierra
Bidean ikasia. Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Buscando el final del arcoíris. Joy Green
Calibán y la bruja. Silvia Federici
Cicatrices invisibles. Ana Porroche-Escudero
Democracia Feminista. Alicia Miyares Fernández
El diario violeta de Carlota. Gemma Lienas i Massot
El feminismo es para todo el mundo. Bell Hooks
El segundo sexo. Simone de Beauvoir
El sexo oculto del dinero. Clara Coria
Envejecer siendo mujer. Mónica Ramos Toro
Ermuko Aztarna feministak. Ermuko emakumeen Asanblada.
Feminismos negros: Una antología. Angela Davis
Genero berdintasunean hezteko gida. Luixa Reizabal Arruabarrena
Gure genealogía feminista. Edurne Epelde eta Miren Aranguren.
Humor y mujeres. Virginia Imaz.
Indarkeria matxista hedabideetan. Erdibidea
La señora Dalloway. Virginia Woolf
La virgen roja. Bryan Talbot
Las negociaciones nuestras de cada día. Clara Coria
Los cambios en la vida de las mujeres. Clara Coria
Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi. Nunila López
Masculinidades y Feminismo. Jokin Azpiazu Carballo
Medioambiente y salud. Carme Valls-Llobet
Menagaraiko Emakumeen Taldea.XXV aniversario.
Microfísica sexista del poder. Nerea Barjola Ramos
Mujeres, raza y clase. Angela Davis.
Ni putas ni sumisas. Fadela Amara.
No era quien me dijeron ser. Alejandra Inclán
Nosotras Gu Geu. Mujeres en la cultura crítica. Librería Louise Michel
Queer. Meg-John Barker
Rebeldes periféricas. Ana Muiña Fernández
Sally Heathcote. Sufragista. Mary M. Talbot
Tienes derecho a permanecer gorda. Virgie Tovar
Tximeleta belarriak, Luisa Aguilar
Un cuarto propio conectado. Remedios Zafra Alcaraz

Bideoak:
Clara Campoamor.
Marcela Lagarde
Zinegoak. Festival de cortos gaylesbotrans

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide