Oso egitarau zabala prestatu dute aurtengo Aiarako jaietarako. Datorren apirilaren 26an hasiko dira jaiak eta 29ra arte luzatu. Azken eguna, baina, maiatzaren 5a izango da. Orduan egingo dute Aiarako Mendi Duatloiaren IV. edizioa eta udalerriko nagusiei bideratutako ekintzak.
Bea Isasi pregoilari
Bea Isasi bolo jokalari aiararra izango da aurtengo pregoilaria. Arabako Bolatoki Txapelketa irabazi zuen iaz eta Euskal Herriko norgehiagokan ere aritu zen.
EGITARAU OSOA
Apirilak 26, ostirala
19:00 // Txupinazoa.
Pregoilariaren agurra.
Portaden lehiaketako irabazleari saria ematea.
Txupinazo ofiziala pregoilariaren (Bea Isasi) eskutik.
Prontxiri ongietorria.
19:30 // Aiara Dantza Taldearen emanaldia
Beti Jai fanfarrearen emanaldia
Txorizo- jan herrikoia
(Prezioa: 0,5 euro)
18:00-20:00 // Bolo jaurtiketa Kexaako bolatokian
22:30 // Radio Revolución
00:30 // DJ Markelinekin jaia goizaldera arte
Apirilak 27, larunbata
9:00 // Erakustxakurren Arabako Open Txapelketa
11:00 // Bolo-jaurtiketa Kexaan
15:30 // Jesús Isasiren omenezko lasterketa
18:00 // Bolo-jaurtiketa Luiaondon
18:00 // Pilota-partida Luiaondon
22:00 // DJa
1:00 // Akerbeltz taldea eta DJ Pako
Haurrentzako parkea egongo da egun osoan
Apirilak 28, igandea
10:30 // Kalejira
11:00 // Eskualdeko produktuen azoka
11:00 // Bolo-jaurtiketa Luiaondon
12:00 // Meza
12:30 // Kontzertu korala
13:00 // Danborrada
18:30 // Patxi Perez
20:00 // Odolki-jan herrikoia
Maiatzak 4, larunbata
19:30 // Aiarako 24 herrien hormairudi zeramikoaren aurkezpena
20:00 // Hitzaldia: Aiara literaturan. Jose Luis Urrutiak eskainiko du solasaldia, Lantenon
Maiatzak 5, igandea
11:00 // Aiarako IV. Mendi Duatloia
12:00 // Meza eta Eskutxiko ahotsak taldearen emanaldia
14:30 // Nagusien XXVI.Eguna ospatzeko bazkaria eta dantzaldia Iñaki Oteguiren eskutik
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!