Igandean jokatuko da Aiarako IV. Mendi Duatloia. Izen-ematea internet bidez egin daiteke, edota egunean bertan Arespalditzan. Banaka edo bikoteka parte hartzeko aukera eskainiko dute aurten ere. Izen emateak 5 euro balio ditu.
Umeek irekiko dute norgehiagoka, 10:20an eta 10:40an hasiko baitute proba. Lehenbizikoak ateratzen 2009-2012 artean jaiotakoak izango dira, eta bigarrenak 2006-2008 urte artekoak. Facebook orrian iragarri dituzte ibilbidearen nondik norakoak, spot bidez:
Txikien modalitateari dagokionez, 400 metro egin beharko dituzke korrika zein bizikletaz. Ertainek, berriz, gehiago ibili beharko dute bizikletaz, 800 metro hain zuzen.
Proba nagusiaren nondik norakoak
Korrika osatu beharreko zirkuituaren luzeera ia 4 kilometrokoa izango da, eta Arespalditzako herrigunea zeharkatuko dute nagusiki, mapan ikus daitekeenez. Bizikletarako ibilbideak, aldiz, 7 kilometro luze batuko ditu, eta bi itzuli eman beharko dizkiote partaideek: