Zuriñe Frutosek eta Iñaki Isasik irabazi dute Aiarako Mendi Duatloia

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 5a, 16:05

Banaka 48 partaide lehiatu dira, eta erreleboka 25 bikote. Binakako kategorian Iñaki Carro eta Sergio Markina izan dira nagusi.

Gaur goizean izan da Aiarako laugarren mendi duatloia. Eguraldia lagun, makina bat kirolari eta herritar hurbildu dira Arespalditzako kirol ekimenera. Haurrek hasi dute proba (2009-2012 artean jaiotakoek) eta euren ostean egin dute lasterka 2006-2008 bitartekoek. Adinaren arabera egokitu dute zirkuituaren luzeera, eta 20tik gora lagun batu dira jarduerara txanda bakoitzean.

11:00etan atera dira helduak irteera gunetik. Antolatzaileen esanetan, orotara 48 dortsal banatu dituzte banakako kategorian; eta 25, aldiz, binakakoan.

Txapela, eskualdekoentzat
Emakumezkoen artean Zuriñe Frutos izan da bizkorrena, eta gizonezkoen modalitatean Iñaki Isasi. Erreleboka, berriz, Iñaki Carro eta Sergio Markina gailendu dira.

Bigarren postuak Bakarne Almazan, Mikel Loizaga eta Iñaki Zendoia-Pedro Urkijo bikotearentzat izan dira. Hirugarren sariak, ostera, ondorengoek jaso dituzte: Maite Aldazabalek, Iosu Isasik eta Alberto Talledo-Joseba Garcia bikoteak.

Denbora markak
Duatloia osatzen azkarrena Iñaki Isasi Flores izan da, 1:08:10 segundoko markarekin. Bi minutu eta 20 segunduko aldea atera dio Mikel Loizaga bigarren sailkatuari. Alabaina, errelebokako bikote garaileak (Iñaki Carro eta Sergio Markinak osatutakoak) 52 segunduko abantaila lortu du Isasirekiko, 1:07:16 segundutan bukatu baitu proba. Emakumeen artean Zuriñe Frutos izan da lasterren bukatu duena zirkuitua (01:32:47). Bigarren neskak (Bakarne Almazanek) baino 15  minutu gutxiago behar izan ditu artziniegarrak proba bukatzeko.

Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide