Suhiltzaileak bertaratu dira berehala ezbeharraren lekura. Izan ere, bi ibilgailuek elkarren aurka egin dute talka, eta kolpearen ondorioz barruan harrapatuta geratu dira zaurituak.
Goiz osoan zehar auto pilaketa handia egon da Luiaondoko errepidean. Hala ere, Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari baieztatu dionez, trafikoan normaltasuna da nagusi jada. "Zauritutako bi lagunak Gurutzeta eta Galdakaoko erietxeetara eraman dituzte, baina ez da zauritu larririk egon printzipioz".
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
