San Isidro eguna ospatzen ari dira gaur Aiaran. Ohi bezala, Arespalditzan kokatu dute feria gunea. Batetik, tokiko produktuen postuak egon dira. Bestetik, eskualdeko abere ugari erakutsi dituzte: behiak, astoak, untxiak, oiloak, ardiak...
Horrez gain, Pirenaika arrazako Arabako lehiaketa ere izan da, eta banan-banan atera dituzte animaliak jendaurrera.
Etxaurren Ikastolakoek, berriz, baserri ginkanan hartu dute parte. Hala, azokan barrena ibili dira jokoan zehaztutako galderen erantzunen bila.
Hauteskunde garaia izaki, alderdi politiko ugari gerturatu dira Aiarara. Bertan izan dira, besteak beste, PP, EAJ eta EH Bilduko zenbait ordezkari.