Aiara BTT lasterketako antolakuntza azken txanpan dago sartuta buru-belarri eta, nahiz eta asteartean internet bidezko izena emateko epea agortu zen, igandean ere aukera hori emango dute 08:00etatik 09:00ak arte. 20 euro ordainduko dute federatuek eta 23 euro federatu gabeek.
Antolatzaileek gonbidatu dute kirolari oro udalerriko aberastasun eta ondare ekologikoa ezagutzera eta bi ibilbide egongo dira hautatzeko. Alde batetik, laburrak 26 kilometro izango ditu eta 900 metroko desnibela.
Luzeak, aldiz, 40 kilometroko bidea beteko du eta 1.500 metroko desnibela proposatuko du.
Irteera eta helmuga Etxaurren Ikastolan egongo dira, baita auto eta autokarabanentzat aparkalekua ere.