ETB2ko "Escapadas con Joseba Arguiñano" telebista saioa eskualdean izan da programa berria grabatzen. Aiara aukeratu dute horretarako. Etxaurrengo baselizan, Kexaan eta beste hainbat txokotan egin dituzte grabaketak.
Mahastietan barrena ere ibiliko dira, txakolinaren nondik norakoak ezagutzeko. Bestalde, Artziniega ere agertuko da, "La pequeña Suiza" filma dela eta. Ingurumenari ere egingo diote tartea, Maroñoko urtegitik igarota.
Filmaketaren nondik norakoak bildu dituzte bideo batean: