Bea Isasi eta Bernardo Barcena gailendu ziren Kexaan Euskadiko Bola Txapelketan. Aiarar erara lehiatu ziren eta hainbat lagun batu ziren norgehiagokan parte hartu zein ikusteko. 56 jokalarik lortu zuten sailkapena finalean aritzeko eta, horrez gain, publiko ugari bertaratu zen. Bukatzeko, bazkaria egin zuten partekatu zuten finalistek kiroltasun giroan.
Bea Isasi txapeldunak adierazi du publiko andana elkartu zela eta egun oso polita izan zela.
Argazkiak: Miren Urresti, Bea Isasi
Testua: Aitor Aspuru