aiaraldea.eus

LGTBIQ+ eskubideen aldeko nazioarteko egunarekin bat egingo du Aiarak

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Udala   Politika  Aiara

Udalak, Artziniega eta Okondoko udalerriekin batera, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko informazio orokorra biltzen duen baliabide gida egin du. Gida dagoeneko, ostadarraren banderarekin batera, sexu eta genero aniztasunaren ikur denarekin batera, Aiarako Administrazio Batzar guztiei bidalita dago. LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an, Udalak adierazpen instituzionala egingo du aniztasunaren defentsan.

LGTBIQ+ eskubideen aldeko nazioarteko egunarekin bat egingo du Aiarak
Sexu eta genero aniztasunaren aldeko ekimen gehiago egin dira ekainean Aiaran. / Aiarako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

LGTBIQ+ Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, Aiarako Udalak, udalerria osatzen duten Administrazio Batzar guztiei, ostadarraren bandera, gay, lesbiana, bisexual, trans eta queer kolektiboaren ikur dena eta bere koloreek LGTBIQ+ komunitatearen aniztasuna adierazten dutena. Horrez gain, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko informazio eta baliabide orokorrak biltzen dituen gida ere bidali zaie udalerriko leku publikoei eta sare sozialetan banatu da.

Artziniega eta Okondoko Udalekin batera egindako baliabideen gidaren helburua, kolektiboaren eskubidearen eta berau bisibilizatzearen garrantzia herritarrei eskaintzea da.

Alde batetik, diren baliabide publikoen inguruko informazioa biltzen du gidak, esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu programa, eta bestetik, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsan diharduten elkarteen inguruko datuak biltzen dira.

Baliabide gida egin eta banatzeaz gain, Aiarako Udalak, datorren ostiralean, ekainak 28, adierazpen instituzionala egingo du, LGTBIQ+ kolektiboko pertsona guztien babesa argi adierazte aldera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa