Gilen Albisua aiararra izango da 85 zentimetro kubikoko Munduko Txapelketan egongo den lehen euskalduna, 85 zentimetro kubikoko kategorian. Espainiako Federazioak hautatu du Pietramuratan -Italiako iparraldean- egingo den proban parte hartzeko.

Berez, aurten Europako Top 10ean sartu da zuhatzarra eta Espainiako Txapelketan 3. izan zen. Baina 8 urteko ibilbidea bete du gazteak: 2012an Euskadiko Txapelketan 3. izan zen, 2013an 2., 2014an irabazlea izan zen, baita 2015ean ere. Urte horretan Gaztela eta Leongo txapelketako lehen saria eskuratu zuen, Europan 13. izan zen eta Espainiako Txapelketan, ordea, 12. 2016an bere palmaresa handitu zen berriro. Euskadiko txapelketa bereganatu zuen eta Europan 7. sailkatu zen. 2017an Euskadiko txapelketan garaipena lortu zuen berriro.