Euskara batzordea egongo da Aiarako Udalean indarrean sartu den legealdi berrian

Erredakzioa 2019ko uzt. 11a, 09:50

Aiarako Udalaren osaera. / Aiaraldea.eus

Aiarako Udalak bere funtzionamenduaren irizpide berriak finkatu ditu. Soldatak mantendu ditu eta euskara batzordea sortu du. Horrez gain, lehen sektorea sustapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin batu du.

Aiarako Udalak badu hurrengo 4 urteetan tokiko erakundeko jarduera arautuko duen funtzionamendua. Berez, soldatak mantendu dituzte eta alkatea izango da dedikazioa izango duen ordezkari bakarra -45.626 euro jasoko ditu gordinean, hau da, zergak eta bestelako beharrak kendu behar dira kopuru horretatik-. Horrez gain, 170 euro kobratuko ditu zinegotzi bakoitzak, hilero udalbatzetan parte hartuz gero. Berdin dio udal osoko bilkura bakarra edo gehiago egin, ez da ordainduko 170 euro baino gehiago, prentsa oharrean azaldu dutenez.

Irizpide bera jarraituko dute batzorde informatiboei dagokienez. Presidenteari 240 euro emango dizkiote, eta zinegotziei 30 euro ordainduko zaizkie, baina ez dute gehiago eskuratuko batzordea behin baino gehiagotan batzen bada.

Sailen antolakuntzari begira, 7 batzorde informatibotan banatuko da udal jarduera:

  1. Soziosanitarioa, berdintasuna, migrazioa eta nagusiak
  2. Hirigintza, lan eta zerbitzuak eta ingurumena
  3. Kultura, kirola eta gazteria
  4. Administrazio batzarrekin harremanak
  5. Kontuak, ogasuna, funtzio publikoa eta barne erregimena
  6. Lehen sektorea, sustapen ekonomikoa eta enplegua
  7. Euskara eta hezkuntza

Berritasun nagusia da euskarak berezko batzordea izango duela eta lehen sektorea sustapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin elkartu dutela.

Batzordeetan EAJren 4 ordezkari egongo dira, EH Bilduko 2 eta Aiara Batuz talde independenteko bakarra, udalbatzan dagoen ordezkaritza aintzat hartuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide