Luiaondoko Hontzuria Argazki Klubak antolatuta, zianotapia teknika ezagutzeko aukera izan zuten aiaraldearrek larunbatean. Luiaondoko Zentro Sozialean elkartu ziren trebatzeko. Maied Urrutiak zuzenduta, lau orduko ikastaroa jaso zuten bertaratuek.
"Luiaondoko eskola zaharretan primeran pasa genuen", adierazi dute antolatzaileek. Argazkilaritza teknikari dagokionez, "erraza bezain ikusgarria" dela erantsi dute, "ziur errepikatuko dugula". Sare sozialetan aurreratu dutenez, tailerrean gauzatutako lanekin erakusketa egingo dute aurki.
Argazkiak: Laura Gerrero
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya