aiaraldea.eus

"Hainbat bilera egin ditugu herritar eta talde kulturalekin Luiaondoko jaiak antolatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

JOSEBA MIRAS Luiaondoko Administrazio Batzarreko jaien arduraduna da. Gaur hasiko diren festen inguruan mintzatu da.

"Hainbat bilera egin ditugu herritar eta talde kulturalekin Luiaondoko jaiak antolatzeko"
Gaur arratsaldean hasiko dira Luiaondoko jaiak. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurtengo egitaraua, iaz bezala, hainbat ekintzez beteta dator. Zein izan da Batzar Administratiboaren helburua jaiak prestatzerako orduan?

Herriko jendearekin prestatzea eta Aiaraldeko jende gazteari etortzera animatzea eta herriko gazteria hemen mantentzea jaietan.

Iaz aldaketa ugari izan genituen, zein izan zen iazko balorazioa?

Azken urteetan, pasa den urtera arte, jaien giroa gero eta lasaiagoa zen, urtez urte jende gutxiago etortzen zen eta horregatik aldaketa bat behar zela konturatu ginen.

Beraz, iazko jaiak amaituta, balorazio ona egin genuen egitarau aldaketarekin.

Nola prestatu duzue aurtengo egitaraua?

Hainbat bilera egin ditugu herritar eta talde kulturalekin proposamen guztiak kontuan izateko eta egitarau onena plazaratzeko.

Beraz, egitaraua ikusita, herriko jende gaztea parte hartu du prestakuntza prozesuan?

Bai. Beraiek proposatu digute egitarauko ekintza garrantzitsu gehienak.

Zeintzuk izango dira aurtengo ekintza garrantzitsuenak?

Txupinazo egunean, uztailaren 19an, Akerbeltz taldea eta DJ Alex egongo dira. Gazteen egunean, uztailaren 20an, aldiz, Garilak 26 eta DJ Markelin. Umeen egunean, uztailaren 21ean, herri bazkaria burutuko da txosnak antolatua eta haur parkea ere egongo da.

Atzoko gazteen egunean, uztailaren 22an, Puro Relajo euskal mariatxi taldea. Baina esan behar da, txupinazoren egunean DJ Rubaren ordez DJ Alex etorriko dela enpresa antolatzailearen erruz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa