Keramikazko platerei tiro egiten hirugarren onena da Juan Gardeazabal Rotaetxe. Brontzezko domina eskuratu du Munduko Txapelketan, kategoria horretan.
Urte andana darama luiaondoarrak kirol hori praktikatzen. Hainbat txapelketetan hartu du parte.

Hurrengo erronkak
Abuztuan Hungarian egingo den Munduko Compack Txapelketan parte hartzeko gonbita luzatu diote Gardeazabali. Ehiza simulatzen duen beste tiro-kirol modalitate bat da compack-a, kantxa batean praktikatzen dena. Uztaila amaieran, aldiz, Kataluaniara joateko asmoa du beste norgehiagoka batera.
