"Basuraleza": Maroñoko urtegiko inguruneak garbitzeko baliatuko dituzte Agiñagako Jaiak

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 23a, 07:02

Ingurumenak beti dauka protagonismoa herriko jaietan./ Agiñagako Jai Batzordea

SEO Birdlife gobernuz kanpoko erakundeak abiatutako egitasmoaren lekukoa hartuko dute Maroñoko zaborra jasotzeko eta bertako balio naturalak azaltzeko. Horrez gain, egunean bertan antzezlana egongo da Agiñagan.

Larunbatean izango da Agiñagako Jaien egun nagusia. Ospakizunak aisialdia eta ingurumena uztartuko ditu. Berez, 10:00etan elkartuko dira herrian; eta Maroñora joko dute, urtegiko inguruetara, hain zuzen. Han bisitariek uzten dituzten zabor guztiak jasoko dituzte. Antolatzaileek eskularruak eta poltsak banatuko dituzte eta, horrez gain, azalduko dute zeintzuk diren gune horren balio naturalak: ur hegaztiak, landareak, animaliak...

Enrique Arberas biologoa da antolatzaileetako bat, eta argitu du gero eta jende gehiagok erabiltzen duela lekua. Ondorioz, hondakinak eta errespetu falta biderkatu dira: "Atzerriko jendea ere etortzen da, sare sozialen eraginez, suposatzen dut". Joera hori aldatzeko deitu dute "Basuraleza" ekimena. SEO Birdlife GKEk abiatu zuen jarduera eta agiñagarrek eskualdera ekarri nahi izan dute.

Ekintza gehiago
Aldarrikapena ez ezik, entretenimendua ere baliatuko dute jaietan. Ostiralean meza, pintxo jana eta zozketa antolatuko dute 13:00etatik aurrera, eta larunbatean egitasmo ekologistaren ostean pintxo-potea egingo dute.

18:00etan Jose Luis Urrutiaren antzezlan komikoa eskainiko dute: "La chica de la maleta roja". Ordu berean umeek puzgarriak izango dituzte eta 20:00etan igel toka txapelketa hasiko da. 21:00etan parrilladaren ordua helduko da eta ordu erdi beranduago Sabin Guarestiren kontzertua egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide