Uztaileko udalbatzan adostu du Aiarako Udalak igerileku publikoen estaldura aldatzea. Zehazki, 340 metro koadroko egitura berria jarriko dute botikinaren eta aldagelen gainean. Erabiltzaileek eta langileek ez ezik, herriko kirol probetan parte hartzen dutenek ere baliatzen dituzte azpiegitura horiek.
Udalak aurreikusi du 34.987,82 euro balioko duela obrak eta Arabako Foru Aldundiari eskatuko diote diru-laguntza Obra Txikien programaren bitartez. Berez, igandean agortuko da epea horretarako.