Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu ostean, eta udalbatzak onartuta, Aiarako Udalak "leihatila bakarreko zerbitzua" izango du abuztuaren erdialdetik aurrera.
Horrek esan nahi du udalean egongo dela aukera bertako zein Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako tramiteak egiteko, erakundeetako egoitzetara bidaiatu gabe. Baimenak, erretiroak eta informazioa eskatu ahalko dira horrela, esaterako.