Bereziak izango dira aurten Menagarai eta Beotegiko jaiak, azken herri horretako elizak 100 urte betetzen baititu aurten. 1919. urtean eraiki zen Beotegiko Done Mikel eliza. 30.000 pezetako aurrekontua baliatu zuten eraikina egiteko eta herrian zegoen ermita bateko materialak probestu zituzten horretarako. Inés eta Luisa de Alday Urquiza ahizpek jarri zuten diru hori, euren gurasoen omenez eraiki nahi baitzuten monumentu erlijiosoa.
Hala azaldu du Andoni Zurimendu Ortizek elizari buruz plazaratu duen liburuxkan. Bizilagunen artean banatuko dute lan hori, herriko ondarearen ezagutza sustatzeko asmoz. Elizaren nondik norakoak soilik ez, herriaren bilakaera historikoa ere hizpide du ikerketak. Hainbat datu historiko bildu ditu Zurimendi Ortizek lanean, herriko biztanleriaren bilakaera kasu. 1786. urtean izan zituen Beotegik biztanle gehien: 81. Gaur egun 58 bizilagun daude herrian, iazko erroldaren arabera.
EGITARAU OSOA
IRAILAK 26, OSTEGUNA (MENAGARAI)
19:30 Jaien hasiera
Kanpai jotzea, suziriak piztea eta txorizo dastatzea
20:00 Txokolate jana
21:00 Su artifizialak
IRAILAK 27, OSTIRALA (MARTIRIEN EGUNA MENAGARAIN)
12:00 Meza Santua
13:00 Luntxa eta zozketa herrikoia
IRAILAK 28, LARUNBATA (MENAGARAI)
17:00 Umeen bolo
txapelketa
18:00 Tokiko bolo txapelketa
19:00 Aiara Dantza Taldea
20:00 Parrillada
Txorizoa, solomoa eta urdaila
20:30 Berbena: DJ ZABAL
22:00 Areto dantzak eta zozketa
23:30 Txokolate jana
IRAILAK 29, IGANDEA (SAN MIGEL BEOTEGIN)
13:00 Meza Santua
13:30 Tradiziozko tartaren zozketa
14:30 Paella jan herrikoia (Parte hartzeko 672733762 telefono zenbakira deitu behar da irailaren 26a baino lehen)
17:00 Bolo txapelketaren amaiera
Musika eta dantzaldia egongo dira jaiari amaiera emateko