Irailaren 2tik 10era egongo da Aiarako Triki eskolan apuntatzeko aukera. Oharrean zehaztu dutenez, 8 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena trikitixa ikasteko, eta 6 urtetik gorakoek panderorako. Klaseak astelehen edo astearteetan izango dira, “irailaren 16ko bileran antolatuko ditugu ordutegiak”. Alabaina, plaza kopuru mugatuak egong odira, eta Aiaran erroldatuek izango dute lehentasuna. Prezioari dagokionez, matrikulagatik 100 euro ordaindu beharko da trikitilarien kasuan, eta panderojoleek 50€ jarri beharko dituzte. Hileko kuotak, berriz, 35€ eta 20 eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
Bestalde, 2019-2020 ikasturteko tailer eta ikastaroak aurkeztu ditu Udalak. Urtero gisa, zumba, joskintza, altzarien berritzea, gimnasia, pilates, euskal dantzak, irristaketa, taekwondo eta ingelera ludikoa ikasteko parada eskainiko dute:
