Istripu bat gertatu da Aiaran A-624 errepidean. Bi ibilgailuk elkarren artean talka egin dute, baina ezbeharrak ez du trafikoan eraginik izan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona bat zauritu da kolpearen ondorioz, baina tokian bertan artatzen ari dira larrialdi zerbitzuetako kideak.