Bizi zaitez bizi programaren edizio berria abian, datorren astelehenetik aurrera

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urr. 4a, 12:00

Adineko pertsonen zahartze aktiboa sustatzea da programaren helburua. / Aiaraldea.eus

Unai Arrieta psikologoak eskainiko du ikastaroa. Doakoa izango da, baina plaza kopuru mugatuak egongo dira.

Ikastaroa eskainiko du Aiarako Udalak Bizi zaitez bizi programaren barruan. Udalerriko edadetuei bideratutako egitasmoa izango da, datorren astelehenean -urriak 7- hasiko dena. Luiaondoko Eskola Zaharretan jarri dute zita, 17:30ean. Ikastaroa doakoa izango da, baina plaza kopurua mugatua egongo da. Horregatik, aldez aurretik izena emateko deia luzatu dute, 945 399 013 telefonora deituta.

Unai Arrietak eskainiko du tailerra. “Iaz egin genuen lehen edizioa eta parte hartze handia egon zen, bertaratutako pertsonek aktiboki hartu zuten parte”, azaldu du psikologoak Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan. “Asko hitz egiten da zahartze aktiboaz. Bizitzea zahartzea da, eta zahartzea bizitzea da. Ohitura batzuk hartzean datza ikastaroa, gehiago eta hobeto bizitzeko”.

Arrietaren aburuz, Aiarak “ezaugarri bereziak” ditu, “eta hori kontuan izan behar da nagusiei gomendioak ematerako orduan”. Zentzu horretan, horrelako programek udalerriko herrietako nagusien topagune bezala ere funtzionatzen dutela nabarmendu du adituak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide