Haurrentzako Gabonetako postal, komiki eta ipuin lehiaketa abiatu du Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak, udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Udalerriko ikastolan ikasten duten 6-12 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute norgehiagokan. 6-8 urte bitartekoek postala aurkeztu beharko dute, 8-10 urte bitartekoek komikia eta 10-12 urte bitartekoek, aldiz, ipuina.
Lanak eskuz idatzita edo marraztuta aurkeztu beharko dira, eta gaia honakoa izango da: “Olentzero astotxoan, Mari Domingi bizikletaz (garraio jasangarria)”. Lanak Aiarako Udaletxean edo Etxaurren Ikastolan aurkeztu ahalko dira 2019ko abenduaren 5era arte. Opari ugari jasoko dituzte parte hartzaileek.
Hemen ikusi daitezke lehiaketaren oinarriak: