Trafiko istripua gertatu da gaur iluntzean Luiaondon, A-625 errepidean, 22:00ak aldera. Auto batek eta furgoneta batek elkarren aurka egin dute talka. Suhiltzaileak bertaratu dira, bi autoetako gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu direlako. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte biak eta euren egoera nahiko larria da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Errepidea moztuta egon da 00:30ak arte eta poliziak Luiaondoko herrigunetik desbideratu du trafikoa.