Asteburu bete ekintza burutu dute Aiaran, euskararen alde

Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 16:14

Euskararen Asteburua ospatu dute Aiaran. Ostiralean egin zuten jarduerarik formalena, Luiaondoko Gizarte Etxean. Datorren urteko Euskaraldirako herri batzordea osatu zuten bertan. “Abenduaren 10ean Amurrion egongo den saiora gure ordezkari bat joango da, eta hemendik aurrera Aiarako herri bakoitzeko ordezkari bat batzordera erakartzen saiatuko gara”, jakinarazi dute antolatzaileek. Ondoren, jaia egon zen herriko frontoian, Xaiborren eskutik.

Larunbatean Arespalditzara mugitu zen egitaraua. Kuxkuxero ibilaldia eta antzerki bakarrizketa egon ziren, besteak beste.

Igandean, aldiz, Olentzero eta Maridomingi izan ziren protagonista nagusiak. Haur ugari bertaratu ziren Menagaraiko kontzeju etxera Gabonetako bi pertsonaia horiek agurtzera.

Argazkiak: Aitziber Alava, Gentza Alamillo, Miren Urresti eta Koldo Mendioroz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide