“Oso pozik” dago Perez, podiumak “eguneroko lana" saritzen duelako. Denboraldia amaitu baino lehen beste bi txapelketetan hartuko du parte. Lehenengoa Portugalen izango da urtarrilean eta bigarrena Segovian, otsailean.
Espainiako txapelketako finalera lehenengo postuan sailkatu zen Perez, finalaurrekoetan garaile izatea lortu baitzuen. Hala ere, hirugarren postuan geratu zen azkenean, azken txanpan “zorte txarra” izan zuelako.