Martin Mata eta Paula Suarez, Aiarako Ziklokroseko lehenengo edizioko garaile

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 23a, 09:16

Emakumezkoen artean podium osoa txirrindulari euskaldunek hartu zuten: Paula Suarez arabarra izan zen garaile, Olatz Odriozola eta Sandra Martinezen aurretik. Martin Mata kantabriarra izan zen gizonezkoen Elite-sub23 kategoriako garailea, non 50 pertsona inguruk lehiatu zuten. Bigarren Aitor Hernandez bizkaitarra izan zen, podiumeko azken tokia Gorka Izagirre Astana taldeko txirrindulari gipuzkoarrarentzat izan zen. Aiarar onena Gotzon Martin Euskadi taldeko orozkoarra izan zen, aurreneko hamarretan sailkatuta.

Ehunka pertsona hurbildu ziren lasterketa zuzenean ikustera eta kategoria desberdinetan parte hartzera, goiz epel eta eguzkitsua aprobetxatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide