Suhiltzaileek deia jaso zuten igandean animali bat erreskatatzeko Luiaondon, Padurako kirol esparruan, hain zuzen. Larrialdi zerbitzuko kideek ez zekiten zein animali mota zen, baina oharraren arabera katu edo hontza zen.

Arratsalde gau partea zenez, eta erreskatea berebizikoa ez zenez, Errege Magoen kabalkada bukatu bezain laster jo zuten hara. Suhiltzaileek eremua inguratu zuten eta hodia apurtu gabe lortu zuten animalia askatzea.
Hegaztiak ez zuen zauririk eta egituratik kanpo bere kabuz hegan egin zezakeen. Ondorioz, askatu zuten, inolako zentrora eraman gabe.
Mario Corral, Naturayala taldeko kideak adierazi du animalia urubi arrunta zela -Strix aluco-.