Olabezarreko San Babilas jaiak ospatuko dira datorren urtarrilaren 24tik 26ra. Ostiralean goizeko hamarretan hasiko dira festak txupinazoarekin, elizako kanpai-hotsen eta trikitiaren doinuekin girotuta.
Eguerdian meza nagusia ospatuko da baselizan, santuaren eta herriko hildakoen omenez. Amaitu eta segidan luntxa egingo da gizarte zentroan. 13:30ean zozketaren unea izango da eta, arratsaldeko bostetan, briska txapelketaren seigarren edizioa burutuko da, gizarte zentroan ere.
Larunbatean, berriz, ekintza bakarra soilik dago programatuta, 17:00etan: Patata tortilla txapelketa. Jaiei bukaera emateko, aldiz, mus txapelketa egingo da ordu berean, igandean. 21:00etan, petardo sortarekin batera, emango zaie amaiera jaiei.