Aiarako alkateak, Gentza Alamillok, adierazi du “bizilagunen aisialdi beharrei behin-betiko irtenbidea” bilatzea dela obren helburua, orain arte karpa desmuntagarriak jartzen baitziren, “horrek dakarren langile baliabideen inbertsioarekin zein baliabide ekonomikoekin egindako lan eta ahaleginekin”.
Orain, berriz, bizilagunek “topagune” gisa erabili ahalko dute estalitako gunea, eta “sozializatzeko eta aisialdiaz gozatzeko” aukera izango dutela ere aurreikusi du alkateak.