Bukatutzat eman dute Babio mendiko bilaketa, ez baitute inor aurkitu

Erredakzioa 2020ko ots. 5a, 12:48
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira bilaketa egiteko. / @112_SOSDeiak

Ertzaintzako patruilak eta helikopteroa bertaratu dira Babio mendiaren inguruetara arratsaldean, bertako bizilagun batek laguntza oihuak entzun dituelako. Arratsalde osoa eman dute bilaketan, baina ez dute inor aurkitu eta, beraz, bertan behera utzi dute operazioa, "informazio faltagatik". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide