Victor Perez aiararrak Interpaises falkoneria txapelketa irabazi zuen Portugalen, otsailaren 1ean eta 2an egin zen txapelketan. Gainera, aztore kategorian hirugarren sailkatu zen eta, harris modalitatean, laugarren. Aurten 112 partaide egon dira, baina finaletara lehenengo postuan sailkatzea lortu zuen Perezek aztore kategorian.
Lehenengo postu horrek Interpaises txapelketan parte hartzeko aukera eman zion, non Espainiako lau partaide onenak Portugaleko lau onenen kontra lehiatu beharko ziren. Era berean, bere semeak ere garaipena lortu zuen hegazti txikien kategorian.
Hurrengo asteburuan, otsailaren 7,8 eta 9an, Segovian egon ziren Gaztela eta Leoneko txapelketan, harris hegaldian bigarren postua lortuta. Bi txapelketa hauekin aurtengo lehiatzeko denboraldia amaitutzat ematen du Perezek.