Haurrentzako psikomotrizitatea izango da hizpide Etxaurren Ikastolan

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 6a, 06:00
Psikomotrizitate gelan egiten dituzten ariketen inguruan arituko dira ere. / Etxaurren Ikastola

Umeentzako psikomotrizitatearen inguruko hitzaldia antolatuko dute Etxaurren Ikastolan datorren martxoaren 11n. Zentroko kideek adierazi dutenez, psikomotrizitateak haurtzaroan duen garrantziaren zergatia azaltzea, zer motatako onurak dituen kontatzea eta umeen hazkundean zer paper jokatzen duen argitzea izango da hitzaldiaren xedea, besteak beste. Hizlaria Jabi Laburu izango da eta, “haurrekiko errespetu osoz”, gurasoei bideratuko die batez ere mezua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide