Zorrozako lan heriotza

Zer gertatu da Zorroza gestión de residuos enpresan? Lan heriotzaren argi eta ilunak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 27a, 11:43

Elkarretaratzea egin zuten atzo lanteagiaren aurrean. / Aiaraldea.eus

Istripuaren ordua, astelehen gauean ateratako zaborra, langileen lan baldintzak, udalak irekitako ingurugiro espedientea... zalantza eta galdera ugari sortu ditu Zorroza gestión de residuosen jazotako lan heriotzak.

Zorroza gestión de residuosen hil den langileak giza tragedia ez ezik, susmo no no bi katea utzi du. Tubos Mecánicos del Norteko beharginek 18 egun daramate greban Murgan, eta bi lantegiak aurrez aurre daude. Gauzak hala, gertutik bizi eta ikusi dituzte bertan gertatutakoak. 

Inguruko lantegietan Zorroza gestión de residuos ez da ezezaguna, eta esperientziak eta gertatutakoak zenbait zalantza sortu dizkie ondoan dauden fabriketako beharginei.

Laburbilduz, hau da inguruko langileek azpimarratu dutena:

-Larrialdi zerbitzuek 17:38an jaso zuten istripuaren abisua, baina ordu berean aurrean zeuden grebalariek ez zuten berebiziko mugimendurik ikusi lantegian.

-Antza, istripua gertatu baino lehen, pabiloia hondakinez gainezka zegoen. Inguruko langileek adierazi dute kamioiek astelehen gau osoa eman zutela lanean, zaborra ateratzen. Hurrengo goizean, hau da, Ertzaintza eta Osalan agertu zirenean, pabiloia garbi eta hutsik zegoen. Hondakinen ordez, trailerrak zeuden azpiegitura barnean. Gainera, Aiarako Udalak hirigintza eta ingurugiro alorreko espediente bat ireki dio enpresari, tokiko erakundeak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez.

-Murgako beharginek azaldutakoaren arabera, zenbait gizon beltz aritzen dira lanean Zorrozan. Aldiz, polizia han egon zen egunean ez zuten bat ere ikusi. Aintzat hartu behar da atzoko eguerdiko elkarretaratzean hildakoaren lankide bat bera ere ez zela atera mobilizaziora. Hortaz, zentzuduna dirudi ondorioztatzeak aurreko eguneko ausentziq ez zela izan elkartasun arrazoiengatik.

-Duela gutxira arte Zorrozan lan egiten egondako behargin baten lekukotza oinarri hartuta, bertako lan baldintzak salatu ditu LAB sindikatuak: 10 orduko lanaldiak, segurtasun falta, irainak eta erasoak, mehatxuak...

-Atzo egindako mobilizazioan sindikatuek iradoki zuten Zorrozan lan istripuak estali direla, eta prozedura arrunta izan dela hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide